XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hark urrutitik, barrezka, burla keinua azaltzen dio mihiaz.

Utzi dute hondartza, petrilean eseri eta txukuntzen, oinak lehortzen, zapatak jazten ari dira.

- Ia hauxe ezagutzen duzuen.

Ba omen zihoan travesti bat kaletik eta beste lagun travesti batekin egiten din topo -, hasi zaie Ixabel txiste kontari.

- Zer moduz aspaldiko? Nola bizi haiz azkenaldi hontan?.

Jakin ninan bai, hik ere operazioa azkenean egin hunala.

Zer sentitzen da, ba, gizonezko izatetik emakumezkoa izatera pasatzerakoan?.

Bada, ez gauza haundirik, ez min gehiegirik.

Ilajea kentzerakoan hazkura antzeko zerbait sumatzen den; hormona pilo baten poderioz bularrak eta handitzen zaizkin, hor ere, ez den minik hartzen, sentzazio berezi samar bat baizik ez baita.

A, hori bai, gauzarik mingarri eta saminena den burmuina txikiagotzen dinatenean...

- Bu bu bu bu -, Inmak Ixabeli honek txistea bukatu bezain aguro -, popatik hartzera joan zaitez, txatxu hori...

- Hau ez al da bada, garai bateko Isabel feminista sutsu hura bera ala zer...? - galdetu dio Asunek pausatuki eta irrifar guztiz malizios batekin.

- Tira, bollitok, olgetan bakarrik ari nindunan -, Ixabelek berriz ere -, ia ikasten duzuen noizpait gure kontrako bromak ere onartzen.

- Hortako nahiko eta gehiegi ditugu morroiak.

Batek bakarrik ere, guztiak orokorrean hartu beharrez, lan larregi eman ohi digu askotan eta.

- Bada neri, zer nahi duzue esatea, gustatzen zait askotan nere ondoan matxista horietako baten aparato galanta egon dadin -, zigarroa piztuz Paulak erantzuten.

- Aiba, bestea; postmodernista nazkante hau.

Hobe batzutan isilik egongo bazina. Pasota kakatsua.

- Banitxakinan erlijioz eta politikaz paso egiten hunala baina ez feminismoarekin ere.